Sagardo denboraldi berriari ongietorria emango diote igande honetan Ola Sagardotegian

Ola Sagardotegian dena prest dute jada. San Anton egunaren bueltan, Meaka auzoko sagardotegiak ateak zabalduko ditu denboraldi berriari hasiera emateko. Urtero bezala, ohiturak, festa eta giro ona izango dira eguneko protagonistak.

Sagardo denboraldiari hasiera emateko ekitaldi ofiziala igandean, urtarrilaren 17an, izango da. Horretarako, irekiera ekitaldia eta osteko bazkaria sagardotegiaren barnean egingo dira.

Erromeria eta sarrera librea

Hala ere, festa ez da mahai baten inguruan bakarrik geratuko. Sagardotegiak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ospakizunera, eta horretarako plana prestatu dute frontoian. Goizean zehar: Giroa berotzen hasiko da musikarekin. 18:00etatik aurrera, Erromeria nagusia ospatuko da frontoian. Gune honetarako sarrera librea izango da, beraz, erreserbarik ez dutenek ere aukera bikaina izango dute sagardo berriaren bueltan dantzatzeko eta gozatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude