Gaur Irungo Udalak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren IL. urteurrena ospatu du. Horretarako, sahararren bandera udaletxeko balkoian jarri da eta bertan egongo da egun osoan zehar, ospakizun historikora batzeaz gain, beste urte batez, sahararrekin hartutako konpromiso sendoa berresteko.
Gainera, Udaleko Giza Eskubideetarako, Memoria Demokratikorako eta Lankidetzarako ordezkari Gorka Álvarezek ‘Txingudi Sahararekin Tadamum‘ Elkarteari harrera egin dio, bertatik bertara ezagutzeko entitateak egiten duen lana.