Santiagoko Deabruak elkarteko kideek Errege Magoen morroiei gutunak biltzen lagunduko diete larunbatean, abenduaren 4an. Arbes, Dunboa eta Santiago auzoetan barrena ibiliko dira gutunak jasotzeko.
Arratsaldeko 18:00etan Arbesko Zura tabernatik abiatuko dira. 18:45ean Dunboako auzo elkartera iritsiko dira bertan haurren gutunak jasotzeko. Azkenik, 19:30ean Santiagoko El Bule tabernara iritsiko dira azken geldiadi bat egin eta ibilbidea bertan amaitzeko. Santiagoko Deabruak elkarteak, Zura taberna, Dunboako auzo elkartea, El Bule taberna eta Irungo Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia da.