Santiagotarrak lau urre, bi zilar eta brontzezko domina bat lortu ditu Espainiako Pista Txapelketan

Santiagotarrak-Urbycolanek irabazi du asteburu honetan, abuztuak 1-3, Verducidon Pontevedran, egin den Espainiako Pista Txapelketa. Talde irundarra 7 dominarekin itzuli da Galiziatik: 4 urre, 2 zilar eta brontzezko domina bat. Taldekako sailkapenean 16. postua lortu du klubak, pistako denboraldia estatu mailan amaituz.

Asier Bulmanek, PK juniorrak, urrea irabazi du arraunean egin dituen proba guztietan: urrea PK3 200 metrokoan, urrea PK3 500 metrokoan eta urrea Inc K2 200 metrokoan Enara Parada taldekidearekin batera.

Juniorrek ere emaitza bikainak lortu dituzte. Eneritz Aizpiolea zortzigarren izan zen K1 1000 metroan eta bosgarren K2 1000 metroan Enara Núñezekin. Nora Aranak, Jone Palenzuelak, Enara Núñezek eta Eneritz Aizpioleak osatutako K4ak zilarra lortu zuen 1000 metroko proban eta podiumaren atarian geratu ziren bai 500ean bai 200ean.

Taldeko seniorrak ez ziren atzean geratu eta paper garrantzitsua egin zuten txapelketa honetan.

K1 200 metrokoan, Nerea Garciak zilarrezko domina eskuratu zuen eta Uxue Arsuagak laugarren postua. K2 200ean, Garcíak eta Arsuagak batera irabazi zuten lasterketa eta Espainiako txapeldun izendatu ziren.

Nerea Garciak eta Carla Corralek brontzezko domina eskuratu zuten K2 500 metrokoan; eta, amaitzeko, Garciak, Corralek, Arsuagak eta Malen Juaristik osatutako K4ak laugarren postua eskuratu zuen 500.ean.

Domina zaparrada honekin eta taldekako sailkapenean hamaseigarren postua lortuta, Irungo taldeak pistako denboraldia estatu mailan amaitu da.

Esprint Masterreko Munduko Txapelketa

Bestalde, Ramon Gorrotxategik Esprint Masterreko Munduko Txapelketan parte hartu zuen Montemor O Velhon, Portugalen.

K4 500 metrokoan seigarren izan zen Aitor Arrieta, Iñigo Lois eta Aritz Fernandezekin batera, baita K2 500ean ere Javier Morenorekin batera.

Klubak parte-hartze bikoitza izan zuen txapelketan, Javier Martínez Vesga “Musku” nazioarteko arbitro gisa aritu zen eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude