Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak Espainiako Maratoi Txapelketa irabazi dute
Joan den asteburuan, ekainaren 17an eta 18an, Espainiako Maratoi Txapelketa egin da Banyolesko urtegian. Bertan Santiagotarrak-Urbycolanek paper bikaina egin du taldekako laugarren postua lortuz. Zalantzarik gabe, emaitzarik esanguratsuena Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana kadeteek K-2 mailan lortutako urrea izan da....



