Ertzaintzak plan espezifiko bat jarriko du martxan hiriko gaueko aisialdi guneetan segurtasuna areagotzeko
Asteazkenean, hilaren 23an, Ertzaintzako agintariekin bildu ziren Irungo Udaleko ordezkariak, hiritik eskatutako segurtasun neurriak aztertzeko. Izan ere, hamar egun eskasean, bi erailketa gertatu dira hirian, eta herritarrak kezkatuta daude. Udaletxean izan zen bilera. Ertzaintzaren izenean, Gipuzkoako arduradunak eta Irungo komisariako buruak...

