Irulegiko Eskua liburuak aurrekaririk gabeko aurkikuntzaren berri eman nahi die haurrei
Bakarne Atxukarrok, Izaskun Zubialdek eta Asun Egurzak Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak helduen artean eragindako zalaparta etxeko txikienei azaldu nahi izan diete. Eskuaren jatorriaren testuingurua azaltzeko pertsonaia eta istorio bat asmatu arren, gertakarien kontakizun leiala egiteko ahalegin berezia egin dute. Izaskun Zubialde...