Nekane Arostegui Lasa, Nekane Boutique dendako jabea: “Merkataritza espezializatua behar dugu, kalitatezko markekin eta profesional onekin”
Nekane Arostegui Lasak 2024ko urriaren 31n bere merkatari ibilbideari agur esan zion erretiroari ongi etorria emateko. Ia 40 urte eman ditu hirian emakumezkoentzako arropa saltzen. Guztira, Irunen bi denda izan ditu bere izen berarekin, bata José Eguino kalearen 7. zenbakian...