DAVID ORTEGA, Txingudi futbol selekzioko arduradun teknikoa: “Gazteen arteko harremanak sustatzea da helburua”
Kirol ekimen bakana da Txingudi futbol selekzioa. Mugaz gaindiko eskualde bateko gazteak elkartzen ditu. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek martxan jarri dute, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez. Eskualdeko futbol elkarte ezberdinetako gazteak aritzen dira bertan, eta Donostiako Realak darama proiektuaren...