Txingudiko Ekoetxeak badiako soinuak ezagutzeko tailerra proposatzen du abuztuaren 9rako

Txingudiko Ekoetxeak tailerra proposatzen du abuztuaren 9rako, datorren asteazkenerako. “Ezagutu Txingudi: Badiako soinuak” izenburupean, 10:30etik 13:30era bitartean egingo den hiru orduko jarduera izango da. Bertan Txingudi badiako ingurune naturalaren aberastasuna aztertuko da ikuspuntu desberdin batetik.

Helduentzat zuzenduta dagoen 2,00 €-ko prezioa duen ekintza honetan, 6 kilometroko ibilbide bat egingo da. Ibilbide horretan, Irungo ingurunearen biodibertsitatea, garrantzi ekologikoa eta aurrean dituen erronkak (kutsadura eta klima-aldaketa, besteak beste) aztertuko dira. Soinu-kutsadurari eta honek fauna zein gizakiarengan duen eraginari buruzko gogoeta berezia egingo da. Gainera, dinamika parte-hartzaileen bidez, herritarren gogoeta eta ohitura jasangarriak sustatu nahi dira.

Interesdunek Txingudiko Ekoetxearen webgunearen bidez eman dezakete izena.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude