Urriaren 7an entregatuko dira Avenida zubiaren irekiera eskaera babesteko bildutako sinadurak

Urriaren 7an, larunbatean, Avenida zubiaren behin betiko irekitzea eskatzeko bildutako sinadurak entregatuko dira. Sinadurak 30 hendaiarrek abiatutako egitasmo baten barnean bildu dira, Hendaia eta Irun arteko nazioarteko bizikleta eta oinezkoen Avenida zubia irekitzea lortzeko

Sinadurak goizeko 11:00etan entregatu zaizkio Auzapezari Hendaiako herriko etxean. Guztira, 12. 000 sinadura baino gehiago biltzea lortu da. Sinaduren entrega egin ostean, 11:30etik aurrera Gaztelu Aretoan Inside Out!* 75 Street-Art argazki erretratuen erakusketa ikusi ahalko da zubiaren berriz irekitzerako. Eguerdiko 12:00etan, Piknik partekatua egingo da. 14:00etatik aurrera mutxikoak, besta, musika eta dantza izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude