JAKOBI elkartea Donejakue Astearen ospakizunetan murgilduta dago

JAKOBI, Irun-Bidasoako Done Jakue Elkarteak, Donejakue Astearen edizio berri bat antolatu du. Horretarako, urriaren 10etik 17ra bitarte Donejakue Bidea ezagutarazteko ekintzak antolatu dituzte. Ohiko argazki erakusketaz gain, Amaia kultur Zentroan hainbat ekintza egingo dira ere.

Donejakue Asteko lehen ekitaldia atzo arratsaldean egin zen. Valeriano Teja Iparraldeko Bideen Elkarteen Elkarteko presidenteak hitzaldia eskaini zuen, UNESCOk  Donejakue Bidea Gizateriaren Ondare izendatu zueneko 10. urteurrena dela eta.

Gaur arratsaldean, urriaren 15ean, berriz, Donejakue Bideari buruzko dokumental bat proiektatuko da. Bihar, urriaren 16an, Carlos Mencosek hitzaldia  emango du erromesak urteetan zehar izan duen profilari buruz. Ekitaldi hauek Amaia Kultur Zentroan izango dira.

Gainera, Oiasso Museoak JAKOBIren urteroko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa hartuko du urriaren 10etik 17ra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude