Gipuzkoako Diabetes Elkarteak nutrizioa eta 1. Motako diabetesari buruzko hitzaldi bat antolatu du. Hitzaldia urriaren 4an izango da, Irungo Hospital Santa Margarita kaleko 1. Zenbakiko coworkingean. Cristina Lajas nutrizionistak diabetesa duten haurren gurasoentzako eta I. motako diabetesa duten helduentzako hitzaldia emango du. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da eta sarrera doakoa izango da.
Cristina Lajas nutrizionistak diabetesa duten pertsonen elikaduraz hitz egingo du, baita errazioen kontaketaz, diabetesa hobeto kontrolatzeko. Hitzaldia doakoa izan arren, plaza kopuruak mugatuak dira. Horregatik, Gipuzkoako Diabetes Elkartetik lehenbailehen izena ematea gomendatu dute. Horretarako, Cristina Lajasen webgunean sartu eta tailer eta hitzaldien atalean izena eman behar da.