Kultura arloak jakinarazten duenez, Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabrazi duten emakumezko idazleak ikusteko eta ezagutzeko emateko “Praemiun Sariak” erakusketa ikusgai egongo da CBAn, gure hiriaren kulturari eta historiari egin dioten ekarpenaren balioa azpimarratzeko.
Ekimen hori liburutegiak berak martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen programazioaren barruan kokatzen da, eta ikusgai egongo da apirilaren 5era arte (asteazkena), ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.
Erakusketa 1971tik 2021era bitartean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuten emakumeek osatzen dute. Horien artean, nabarmentzekoak dira Arantxa Urretabizkaia (1981), Concha Fernández (1998) edo Maixa Zugasti (2017).
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak 1970ean sortu ziren, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren eta Irungo Udalaren eskutik, literatur sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz, olerkigintzaren eta eleberrigintzaren modalitateetan, euskaraz eta gaztelaniaz.