Zanpantzarrekin auzoz-auzo bertan behera utzi eta familia-tailerrak antolatu dira bihar arratsalderako

Irungo Udalak, Kultura zerbitzuaren bitartez, jakinarazi du bihar, ostirala, antolatutako jardueretan aldaketak izango direla, arratsalderako aurreikusitako eguraldi txarraren ondorioz. Zehazki, 18:00etatik aurrera Zanpantzarrarekin auzoz-auzo egin behar zen jarduera bertan behera geratu da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak haizeagatik ezarritako alerta horia eta iragarritako euri-jasa handien ondorioz hartu da erabakia.

Horren ordez, familia-tailerrak egingo dira CBA-n, 17:30etik 19:30era, Ireki Art gunean. Familientzako tailerrak Bidasoako Erraldoiak elkarteak antolatu ditu. Horietan erraldoien irudiak pintatzeko, aurpegien margotzeko eta Galtzagorrien dantza tailerraz gozatzeko aukera egongo da. Jarduera doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude