“Mila zapore, mila istorio” lelopean Bizilagunak egitasmoak igandean bazkari interkultural batez gozatzeko aukera proposatzen du. Proiektua aurkezteko Gizarte Ongizateko ordezkaria den Sandra Caballero, Ion Aranguren, Nerea Ramos SOS Arrazakeria Gipuzkoako Marling Castillo ordezkariekin egon da gaur goizean. Egitasmoan izena eman nahi dutenek azaroaren 22a, ostiralera, arte eman dezakete izena, esteka honetan klik eginez, non ekimenaren inguruko informazio gehiago lortuko duten.
Bizilagunak ekimenak bi familia elkartuko ditu, “Mila zapore, mila istorio” lelopean bat bertakoa eta bestea munduaren beste txokoren batetik etorria, non eta beren etxean. Jarduerak familien arteko harremana sustatzea du helburutzat, elkarrengana hurbiltzeko eta ezezagutzak altxatutako hormak eraisteko. Horrela, Irunen bizi diren auzotar guztiek elkar hobeto ezagutzea lortu nahi da.
Ordezkariak azaldu duen bezala, “Bizilagunak oso aukera ona da gure komunitatea ondoko bizilagunaz aberastu ahal izateko. Hiria egiteko modu bat, egunerokotasunean ikusten ditugun pertsonekin harro sentiaraziko digun elkarbizitza bat eraikiz. Igandeetako bazkariak bereziagoak izaten ohi dira, non familia osora biltzen da, beraz hiritar guztiak animatzen ditugu barrerak haustera ekimen honetan parte hartuz”.
Irunen askotariko jendea bizi da, nazionalitate askotako lagunen bizilekua baita, eta beharrezkoa da aniztasun horren balioa aitortzea eta urrats bat haratago joatea, hau da, kulturarteko harreman handiagoa lortzea, beldurrak, aurreiritziak eta estereotipoak gaindituta.
Bizilagunak proiektuak, antzeko beste batzuek bezala, kulturarteko hirien alde egiterakoan funtsezkoa den gai bati heltzen dio, elkar ezagutu eta harremantzearena, hain zuzen, lotura estuak eta denboran irauten dutenak sortuta eta kultura desberdinak elkarrekin egonda.