Adineko Pertsonen Astea hemen eta mugaren beste aldean

Adinekoen Astea herrialde askotan ospatzen da adinekoek gizarteari egiten dioten ekarpen baliotsua aitortu eta ohoratzeko. Ekimen honen bidez, dauzkaten eskubideei eta aurre egin behar dieten behar eta erronkei buruz kontzientziatu nahi da, baita haien ongizatea eta komunitatean parte-hartze aktiboa sustatu ere. Horregatik, ohiko moduan, Caser Residencial elkarteak mugaren alde batean eta bestean antolatu diren ekitaldietan parte hartu du, urteroko hitzordu hau dela eta.

Mugaz gaindiko ospakizuna

Caser Residencial enpresak urte osoan zehar egiten diren mugaz gaindiko proiektuetan parte hartzen du. Zehazki, Hendaiako Haizpean egoitzarekin elkarlanean ari dira belaunaldien arteko proiektu bat garatzeko, inguruko haurtzaindegi, ludoteka eta ikastetxeekin batera. Urtean zehar 4 topaketa antolatzen dira eta, oro har, Gabonetan, Inauterietan, udaberrian eta ikasturtearen amaieran izaten dira.

Kasu honetan, Frantzian egiten den “Semaine Bleu” astea aprobetxatuz, mugaz gaindiko bi ekitaldi antolatu dira. Batetik, bazkaria eta musikaz eta dantzaz girotutako bazkalostea, “Thé dansant” estiloan. Bestalde, informazio postu bat jarri zen kalean, mugaren bi aldeetan adinekoei zuzendutako arreta zerbitzuak ezagutarazteko.

Protagonistak hirian

Urrutira joan gabe, Caser Residencial etxeak ere parte hartu zuen Irunen Adinekoen Astea zela eta antolatu ziren jardueretan.

Palmera Montero Gizarte Etxeko hallean Caser Residencial etxeak egindako “Gu Geu/Así somos” proiektua osatzen duten argazki-irudiak erakutsi ziren. Irudi horietan egoiliarretako askok parte hartu zutela aprobetxatuz, urriaren 2an bisita bat egin zen zentrora, eta bertan erakusketaz eta “Desioen Arbolaz” gozatu zuten. Gainera, hainbat irteera egin ziren talde txikitan, erabiltzaileek Irungo Adinekoen Astearen barruan antolatutako gainerako jardueretan parte har zezaten. Horrela, erabiltzaileak hitzaldietara joan ziren eta Nagusikleta ibilaldiez gozatzeko aukera izan zuten. Azkenik, Caser Residencial elkarteak Bentetako auzoko bizilagunen elkarteak laurogeita hamar urtetik gorakoentzako antolatutako txokolatadan parte hartu zuen.

Caser Residenicalek balorazio positiboa egin du aurten Adinekoen Astea dela eta antolatu diren jardueren inguruan. Beste behin ere, ospakizun honek adinekoek gizartean merezi duten lekua eta garrantzia ematea ahalbidetu du. Beraz, oroitzapenerako jardueraz betetako aste polita izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude