Atzo Stadium Galek bisita berezia jaso zuen. Caser Residencial Anakako egoiliar talde batek Real Unióneko Beteranoen Elkarteak antolatutako eta Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak eta LaLiga Fundazioak bultzatutako aurtengo gogoratze-tailerren azken-aurreko ekintza egin zen.
Gonbidatuek instalazioak bisitatu ahal izan dituzte eta, klubaren historiaren bitartez, euren iraganeko bizipenak gogoratu ahal izan dituzte. Bisitan Irungo klubak dituen lau Errege Kopak altxatzeko aukera ere izan dutelarik. Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidente Igor Emery eta Real Unióneko Beteranoen Elkarteko kide Ricardo Costa, Juanjo Francho eta José Carlos Asensio izan dira bisitarien anfitrioiak.