Mendibil merkataritza guneak 14. Patata Tortilla Lehiaketa antolatu du Irungo jaiak direla eta. Lehiaketa ekainaren 23an egingo da, astelehenarekin, Mendibil Merkataritza Gunean, goizeko 11:30etatik aurrera Biteri kalean. Irabazlearentzako saria 1.000 euroko bidaia izango da. Finalistek berriz, opari-txartelak jasoko dituzte.
Mendibil merkataritza guneaz gain, BM supermerkatuak, B the travel Brandek, Casa Eceizak eta Irungo Udalak lehiaketa honen antolaketan lagundu dute.
Sariak
Irabazlearentzako saria 1.000 euroko bidaia izango da. Finalistek berriz, opari-txartelak jasoko dituzte. Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, BM supermerkatuek emanda. Horrez gain, guztien artean 300 euro zozkatuko dira, opari-txarteletan.
Opari txartelen zozketa
300 euroko opari-txartelen zozketan parte hartzeko, parte-hartzaileek QR kode bat eskaneatu beharko dute, lehiaketaren egunean bertan (tortillak entregatzeko eremuaren ondoan egongo da). Ondoren, beren datuak sartu beharko dituzte Mendibil Merkataritza Gunearen webgunean, eta lehiaketara aurkeztu duten tortillaren zenbakia adierazi.Zozketa ekainaren 24an egingo da, asteartearekin.



