1936an Pikoketan eraildakoak gogoratzeko omenaldia egingo da igandean

Irunen beste urte batez, 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan eraildakoei omenaldia egingo zaie. Nicolás Guerendiain Irungo Errepubikarrak antolatuta, ekitaldia urriaren 26an, igandean, izango da, 12:30ean, oroimen historikoaren alde.

Ekitaldia omenaldiarekin hasiko da 12:30ean, musika, txalaparta eta lore eskaintzarekin. Ondoren, Pikoketako jatetxean bazkari popularra egingo da. Irun Errepublikarrak elkarteak herritarrak animatu ditu antolatutako ekitaldietan parte hartzera.

Informazio gehiago eskuratzeko 669.075 423 telefono zenbakia erabili daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude