Banku mugikorreko Gipuzkoako Ligako lehen jaitsiera Bidasoa ibaian egingo da larunbatean

Iturria: Santiagotarrak, JJ. Portos.

Asteburu honetan, abenduaren 14an, larunbata, Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak denboraldiko lehen jaitsieran parte hartuko du. Hain zuzen ere, banku mugikorreko Gipuzkoako Ligako lehen jaitsiera izango da eta Bidasoa ibaian egingo da, 13:00etatik aurrera.

Banku mugikorreko arraun liga Bidasoa ibaian abenduaren 14an, abenduaren 28an eta urtarrilaren 12an egiten diren hiru jaitsierek osatzen dute.

Jaitsiera horiek erlojuaren aurkako modalitatean egiten diren estropadak dira. Behobiako zubitik irten eta aireportuko hormaren amaierara iristen dira kadeteak eta infantilak, 4.000 metroetan zehar arraun eginez. Irteerak “punttetatik” egiten dira eta aireportuko hormaren amaierara iristen dira seniorrak eta gazteek berriz, 6.000 metro egiten dituzte arraunean.

Gipuzkoako klub guztiek parte hartzea espero da, hau da, 350 kirolari baino gehiagok 100 ontzi baino gehiagotan parte hartuz. Santiagotarrak-BMko banku mugikorreko arraun taldeak 61 kirolarirekin parte hartuko du, 24 ontzitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude