50 hitzordu inguruk osatuko dute Irungo udazkeneko kultur agenda

Uda bukatuta, Irungo Udaleko Kultura Zerbitzuak Udazkeneko kultur agenda izango dena aurkeztu du. Guztira, 50 hitzordu kultural inguruz osaturik dator, publiko mota guztiengan pentsatuz antolatuak izan direnak.

Agenda osatuko dute ekitaldi aipagarrienak honako hauek dira: Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XXV. edizioa; Exácticamente diversa obraren emanaldia, Ezezagunok Antzerki Taldearen eskutik; eta Txema Cariñena musikari irundarraren omenezko kontzertua.Gainera, programazioaren osagarri, badira askotariko beste proposamen batzuk, hala nola DokuIrun, Zuhaitz Gurrutxagaren eta Irantzu Varelaren bakarrizketak CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan eta, urtero bezala, Magiaren Gala Amaia KZn.

Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Kulturako ordezkari Nuria Alzagak aurkeztu du agenda gaur goizean: “Dagoeneko agur esan diogu udarari, kultura gaien oso balorazio ona eginda gainera, baina hiriak martxan jarraitzen du, eta programazio askotariko eta erakargarri bat aurkeztera gatoz, irundar erakoa, gustatzen zaigun bezalakoa. Kultura ordezkariak azaldu du oso kontuan hartzen dutela programa publikoa eta adin guztientzat izatea, eta, jakina, berau etxekoekin osatzea.

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

2025a urte berezia da Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoarentzat, azaroaren 10etik 15era bitartean XXV. edizioa izango baitu. Urtez urte, sendotzen joan da Zinemaldia, eskualdean zein lurraldean, eta, gaur egun, erreferentziazkoa da.

Urteroko hitzordua da, eta dokumental historiko eta arkeologikoetan espezializatutako ekoiztetxe ospetsuak zein kalitateko ikerketa arkeologikoak egiten dituzten ekoiztetxe txikiak biltzen ditu.

Ezezagunok etxean

Ezezagunok Antzerki Taldea 2025eko sanmartzialetako pregoilaria izan zen, eta,  irailean, Luis Molina Espainiako Antzerki Klasiko Amateur Sariketaren laugarren edizioan, saritua izan zen, Exácticamente diversa obrari esker, zeina Alizia lurralde miresgarrian lanaren berrinterpretazio bat den. Bada, konpainiak obra hori bera emango du, abenduaren 13an, Amaia KZn.

Luisma Morenok, Miren Etxeberriak eta Ana Pérezek sustatutako irabazi asmorik gabeko antzerki elkarte irundar bat da, 2007an sortua, eta desgaitasun intelektualen bat duten aktoreei antzerkian aritzeko prestakuntza eta jendaurreko antzezpenak egiteko aukera ematea du helburu, baita antzerkiaren berezko dinamiken bidez parte hartzaileei eguneroko bizitzan baliagarriak zaizkien tresnak ematea ere.

Txema Cariñenari omenaldia

Txema Cariñena musikari irundarra iaz hil zen, trafiko istripu baten ondorioz, eta, azaroaren 29an, lagunek omenaldi bat egingo diote, bihotz-bihotzetik, Cariñena oso garrantzitsua izan baitzen Irungo eta Bidasoaldeko kultur munduan: ibilbide luzea egin zuen, eta, bereziki, musika eta antzerki munduan izan zuen inpaktua.

Musika munduan, zehazki, irakaskuntzan jardun zuen, Rivas Vaciamadriden, Udal Musika Eskola koordinatzen, eta, antzerki munduan, berriz, Company eta Operako fantasma obretan aritu zen, besteak beste.

CBA berria mugimendua

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroak hamaika aukera berri gehitu dio hiriko kultur eskaintzari. Honako hauek izango dira bertan, besteak beste: Irun Zuzenean zikloaren barruko kontzertuak; Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa, urriaren 10ean, eta Irantzu Varelarena, azaroaren 7an; beste kontzertu batzuk; DokuIrun; eta antzerki emanaldiak, hala nola Señoras y señoras obrarena, María Guerraren eta Mariola Cubellsen show pop feminista moduko bat, urriaren 24an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

Agenda osoa eta eguneratua, webgunean

Hona hemen urri, azaro eta abendurako programatutako jarduera guztien egutegia. Aldaketarik egiten bada, Udalaren webgunean eguneratuko da.

  • Irailak 26, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan, Irun Zuzenean jaialdian: Isora + Janus Lester

  • Urriak 3, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan, Irun Zuzenean jaialdian: Santalla + Tulsa

  • Urriak 4, larunbata

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan, Irun Zuzenean jaialdian: Bluehat + Ariel Rot

  • Urriak 9, osteguna

Amaia KZn, 19:30ean Zure abenturaren bila: “Shukran, bizitzari mila esker” Idoia Rubial

  • Urriak 10, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Umorezko bakarrizketa: Nortasun agiria, Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

  • Urriak 11, larunbata

Amaia KZn, 20:00etan. Dantza: Hona, Dantzaz

San Juan plazan, 21:00etan. Kontzertua: “Pafuera telarañas. 20 años tour” Aysha + Bebe

  • Urriak 16, osteguna

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Antzerkia: Señoras y señoras. María Guerra eta Mariola Cubells

  • Urriak 17, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 19:00etan. DokuIrun: El cuadro

  • Urriak 18, larunbata

Amaia KZn, 17:00etan. Familia osoarentzako ikuskizuna: Viajeras del espacio. Baal

  • Urriak 23, osteguna

Amaia KZn, 19:30ean. Zure abenturaren bila: Un mundo, mil caminos, Bego García.

  • Urriak 24, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Antzerkia: Manuela, el vuelo infinito. Inconstantes Teatro

  • Urriak 26, igandea

Amaia KZn, 12:00etan. Kontzertua: Irun Hiria Musika Banda

  • Urriak 31, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 18:00etan. Familia osoarentzako antzerkia: Mr. Bo. Marie de Jongh

  • Azaroak 2, igandea

Amaia KZn, 19:00etan. Antzerkia: Itzulera. Dejabu

  • Azaroak 6, osteguna

Amaia KZn, 19:30ean. Zure abenturaren bila: Bidaia handi baten hasiera. Maider Otaola

  • Azaroak 7, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Umorezko bakarrizketa: Manólogo. Irantzu Varela

  • Azaroak 8, larunbata

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan. Kontzertua. Hatxe + Eneritz Furyak

  • Azaroak 8 eta 9, larunbata eta igandea

Amaia KZn, 19:00etan. Opera: Suor Angelica (G. Puccini) eta Cavalleria Rusticana (P. Mascagni). Luis Mariano Lirika Elkartea

  • Azaroak 14, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 19:00etan. DokuIrun: La estrella azul

  • Azaroak 15, larunbata

Junkaleko elizan, 20:00etan. Azkueren oroimenezko X. kontzertua

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan. Kontzertua. Suite Seda + Arima Soul

  • Azaroak 20, osteguna

Amaia KZn, 19:30ean. Zure abenturaren bila: 250 días, la bicicleta como modo de vida. Garbiñe Arroyuelo de la Torre eta Ander Arandia

  • Azaroak 21, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Umorezko antzerkia: Feliz día Suttotos

  • Azaroak 22, larunbata

Oiasso Museoaren egoitzan, 20:00etan. Kontzertua: IX. Greziar Jardunaldia

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan. Jam session. Bertako taldeak.

  • Azaroak 23, igandea

Amaia KZn, 12:30ean. Santa Zezilia eguneko kontzertua. Irun Hiria Musika Banda

Amaia KZn, 20:00etan. Kontzertua: “Txema. El musical”

  • Azaroak 28, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 18:00etan. Familia osoarentzako antzerkia: Andereño. Anita Maravillas.

  • Azaroak 29, larunbata

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan. Kontzertua: “Vida y obra”, Antílopez.

  • Abenduak 4, osteguna

Amaia KZn, 19:30ean. Zure abenturaren bila: Bizikleta bidaia bat. Beñat Aizpurua.

  • Abenduak 5, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 19:00etan. DokuIrun: Trainerak

  • Abenduak 12, ostirala

Amaia KZn, 12:00etan. Kontzertua: Irun Hiria Musika Banda.

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 17:00etan eta 19:00etan. Familia osoarentzako ikuskizuna: Oparirik gabeko gabonak. Skola Musik & Horkonpontx Elkartea.

  • Abenduak 13, larunbata

Amaia KZn, 19:00etan. Antzerkia: Exácticamente diversa. Ezezagunok – L@s Desconocid@s Antzerki Elkartea

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan. Kontzertua: Marisa Valle Roso.

  • Abenduak 18, osteguna

Amaia KZn, 19:30ean. Zure abenturaren bila: Universo Azumendi. El oficio de fotografiar el mundo. Gonzalo Azumendi.

  • Abenduak 19, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Antzerkia: 43º 13′ 44″ N. Olatz Gorrotxategi.

  • Abenduak 20, larunbata

Amaia KZn, 19:30ean. Eguberrietako kontzertua: Atzokoak Abesbatza

  • Abenduak 23, asteartea

Amaia KZn, 17:00etan. Zine egokitua

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 18:00etan. Familia osoarentzako antzerkia: Elara, bidaia bat izarretara.Mar-Mar Teatro.

  • Abenduak 26, ostirala

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Antzerkia: Aztia. Metrokoadroka Kolektiboa + Don Inorrez

  • Abenduak 27, larunbata

Amaia KZn, 19:00etan. Magiaren Gala

  • Abenduak 28, igandea

Amaia KZn, 16:00etan. Zine girotua: Eduardo Manostijeras. Bizinema.

  • Abenduak 29, astelehena

CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 21:00etan. Kontzertua. TOC.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude