Bidasoko 837 Comunicación y Publicidad enpresak eta Bidasoa Atletiko Taldeak lankidetza hitzarmena sinatu du 2024ra arte, Klubari lotutako negozioak dituzten enpresa eta pertsonen digitalizazioa sustatzeko.
Klubak, bere kide eta ingurukoekin duen konpromisoari esker, klubeko masa sozialari mesede zuzena egingo dion akordio hau sinatu du. Une honetan, 1.000 pertsona/familia baino gehiago daude klubari lotuta, arrazoi bategatik edo besteagatik, beren jardueretan, gure kirol-ekitaldietan parte hartzen duten guztiez gain.
Akordioa honetan datza:
- Interesatuak 837 komunikazio eta/edo BATekin harremanetan jarri behar dira email baten bidez (info@837comunicacion.com eta batih@telefonica.net).
- 837 Comunicación eta Publicidad enrpesak Kit digitala %100ean tramitatzen laguntzen du.
- Zehazki, bi zerbitzu hauen artean aukeratu ahalko da:
- Web orria sortzea edo berritzea.
- Sare sozialen kudeaketa urtebetez.
Eskaintza hau Gutxienez 6 hilabeteko jarduera duen edozein autonomo edo enpresa/merkataritza/negoziori zuzenduta dago.
837 Comunicación y Publicidad puntako enpresa da eskualdean zerbitzu horien eta beste batzuen garapenean.
Espainiako Kluben Kros Txapelketa
Asteburu honetan, hilaren 19an, igandean, Espainiako kluben arteko kros txapelketa ospatuko da Sorian. Klubeko lau talde kategoria ezberdinetan sailkatu dira.
18 urtez azpiko bi talde, 16 urtez azpiko talde bat eta talde misto bat Soriara joango dira Espainiako kluben arteko kros txapelketan lehiatzeko. Albiste garrantzitsua gure distantzia luzeko atalerako. Kategoria bakoitzeko taldeak honako hauek dira:
- 16 urtez azpiko kategoria, gizonezkoak:
Alai Cabello – Lukas Cabezón Unai González (filiala Atletico Renteria) – Urko Ibarguen – Julen Mendoza – Hugo Vázquez.
- 18 urtez azpiko kategoria:
Mikel Aramendi (filiala: Xanju Kirol Kluba) – Xabier Elortegi – Iker Ibarguen – Adur Ugartemendia.
- 18 urtez azpiko kategoria:
María Bauza – Lorea Cabezón – Irati Erro – Nahia Pikabea – Izaskun Sanz – Uxue Sainz (Xanju Kirol Klubaren filiala).
- Kategoria misto absolutua:
Elena Martin – Ander Anglada – Miriam Gregori – Mikel Aguirrebeña.
Lehiaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da RFEAren webgunetik, LA LIGA+en bidez.



