Larunbat honetan, hilak 18, ‘Leinu’ zirku ikuskizuna ikusteko aukera izango da Amaia KZn, Berdinki Zirku Garaikidea konpainiaren eskutik. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da.
Obra ikusteko interesa dutenek Amaia KZko webgunean eta turismo bulegoan eskuratu ditzakete sarrerak, 10 eta 15 euro arteko prezioan. Gainera, emanaldiaren egunean bertan, Amaia KZko txarteldegian bertan erosi ahalko dira, ordubete lehenagotik, tokirik badago betiere.
Leinu ikuskizuna
Elkarrekin bizi ametsa betetzen ari direla ohartu gabe, bikote bat 40 urteren bueltan aurkitzen da. Baina guraso izateko nahiak krisi egoerara eramango ditu, eta beraien zalantza eta beldurrak parez pare jarriko ditu. Elkarrekin sortutako guztia zalantzan ikusiko dute, izaki berri batek erdigunean zuten lanaren lekua hartuko duelakoan.



