1.700 bisitari erakarri ditu Oiasso Museoak termen inaugurazioaren asteburuan

Joan den ostiralean, hilak 11, Oiasso Museoko terma erromatarrak inauguratu ziren. Museoak ateak irekitzeko jardunaldiak antolatu zituen herritarrentzat, eta, guztira,  1.734 bisitari hartu zituen. Zehazki, larunbatean, 802 pertsona joan ziren Museora, eta, igandean, 932. 1.500 inguru gipuzkoarrak ziren; gehienak, bertakoak.

Gainera, larunbatean, Museoak termen bisita gidatu bat antolatu zuen hiriko elkarteetako 50 bat ordezkarientzat, eta Irungo alkate Cristina Labordak eta Udaleko lehenengo alkateorde eta Kulturako ordezkari Nuria Alzagak ere parte hartu zuten.

Aste Santuan, bisita gehiago

Aste Santuan ere izango dira bisita gidatuak, hilaren 17, 18, 19, 21 eta 26an, bi txandatan. Lehenengo txandan, 11:00etan, gaztelaniaz, eta, 12:30ean, euskaraz izango dira eta 5,75 euro ordaindu beharko dira horietan parte hartzeko. Sarrerak Museoaren webgunean eskuratu daitezke.

Bestalde, apirilaren 15etik 27ra, Oiasso Museoak erakusketak, bisita gidatuak, txangoak eta tailerrak eskainiko ditu. Jardueretan parte hartzeko, izena eman beharko da, 943 639 353 telefono zenbakira deituta, Museoaren webgunearen bidez edo info-oiassomuseo@irun.org helbidera mezu elektroniko bat idatzita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude