Solas Jolas udalekuetako azken plazak betetzeko izen ematea berriro irekiko dute

Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak 2025eko Solas Jolas udaleku irekian inskripzioa egiteko epe berezi bat irekiko du, plaza gutxi batzuk geratu baitira libre. Oraingo honetan, aurreinskripzioa egin gabe duten eskatzaileek ere aukera izango dute izen ematea egiteko. Azken plazetako izen ematea egiteko euskara@irun.org helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da. Maiatzaren 28an 9:00tatik aurrera jasoko dira mezuak eta maiatzaren 29an itxiko da epea.

Interesdunak helbide elektronikora igorri beharko ditu haurraren izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat. Jasotako eskariak hurrenkera kronologikoan atendituko dira eta Euskara Zerbitzua harremanetan jarriko da interesdunarekin behar diren zehaztapenak emateko.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat

Plaza libre guztiak Lehen Hezkuntzako bigarren ziklokoak (LH2) dira (3. eta 4. maila) dira. Uztailerako bost plaza libre daude (Lekaenean bi eta Txingudi Ikastolan hiru) eta abuzturako, zortzi, guztiak Lekaenean.

Euskara Zerbitzuak jakinarazten du, halaber, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloetako plaza guztiak bete direla, baita hezitzaile premia zehatza duten haurrentzako plazak ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude