Irun Arbes auzoko 2025eko festak ospatzeko prest dago, jarduerez betetako programarekin

Arbes auzoa beste urte batez auzoko festak ospatzeko prestatzen ari da. Ospakizun ekitaldiak bihar, abuztuaren 28an, hasi eta, abuztuaren 31ra bitarte luzatuko dira. Adin guztientzako jarduera ugari proposatzen ditu jaien egitarauak, auzokoek eta ingurukoek jai egunak goza ditzaten.

Jaietako egitaraua abuztuaren 28an, ostegunean, hasiko da, kirol eta gazteen jarduerak nabarmenduz. Hala nola 16:00etan penalti jaurtiketa 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Real Uniónen laguntzarekin eta 18:00etan mahai-tenis txapelketa, Leka Enea kirol elkartearen eskutik. Jarraian, Peccato Pizzeriaren babesarekin, 19:30etik 20:30era merienda, 21:00etatik 23:00etara DJ Mikeltxirekin “Txiki Dantz” saioa eta 23:00etan Vitoria Taberna antolatutako “Kaña” lasterketa izango dira.

Abuztuaren 29an, ostirala, dibertsioak jarraituko du, 12:00etatik aurrera ur-pistola eta puxika-gerra batekin. Haur bakoitzak bere pistola ekartzea eskatu dute antolatzaileek. 18:00etan musika eta erraldoiak protagonista izango dira “Bidasoako Erraldoien” emanaldiarekin, “Los Pasai” txarangarekin. Gauean, 21:30ean, “Apaga y vamonos” punk talde irundarraren musikak girotuko du festa, eta ondoren “Iruko” taldearekin dantzaldia izango da 23:30etik aurrera.

Abuztuaren 30a, larunbata, sormen eta joko tradizionalen eguna izango da. Marrazketa-lehiaketa bat egingo da 10:00etan. Jarraian, 11:00etan Igel eta 12:00etan Toka txapelketen txanda izango da. Gainera, 12:00etan binakako futbolin txapelketa hasiko da eta bertan izena emateko 12 euro ordaindu beharko dira. Gastronomia zaleek Marmitako pintxo pote dastaketa bat izango dute, Gabiriaren laguntzarekin. Egun horretan 16:00etan zortzi erregetako mus txapelketa. 18:00etan berriz, Arbesko plazatxoan Herri Kirolen II txapelketa koadrilaka Los Pasai txarangak girotua. 20:00etan III. Txapela jaurtiketa txapelketa, Fontaneria Oarsok babestua. Gauean, 22:00etan Barre gau hasiko da eta hiru bakarrizketari arituko dira bertan. Azkenik, 23:30ean Fauna gaua Dj Hector-rekin.

Festak abuztuaren 31n, igandea, amaituko dira. Eguna Irungo Txistularien dianarekin hasiko da. Gainera, 10:00etan balkoi loratuen lehiaketa, 10:00etan Carrefour Expressek babestutako patata tortilla lehiaketa eta 11:30ean San Martzial elizan meza bat egingo dira auzoan hildakoen omenez. Ondoren, 12:00etan Herri Kirolak egingo dira, Bihurrien eskutik. 13:30ean Patata tortilla lehiaketako sariak banatu ostean, 14:00etan herri-bazkaria hasiko da. Menua honakoa izango da: paella, txerri saiheskia txingarretan, edaria, postrea eta kafea. Prezioa helduentzako 25 euro dira eta 12 urtetik beherako haurrak 10 euro. Arratsaldean, 17:00etan “Truck” txapelketa egingo da eta 18:00etan “Caramelo” eta “Alma Gitana” taldeen sevillana ikuskizuna. 20:00etan Matraka elektrotxarangaren emanaldia izango da. Jaien amaiera auzoko lagunen emanaldi batekin iritsiko da 22:00etan, Arbesen lau eguneko ospakizunari amaiera emanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude