Familia ta Lagun programak zirkuaren magian murgiltzeko ekintza proposatzen du urriaren 18rako

Datorren urriaren 18an, larunbatean, ‘Familia ta Lagun‘ programa zirkuaren magia jorratzeko itzuliko da. Kateako Haurtxokoan (Araba kalea, 46) egingo da ‘Familia ta Lagun’ edizioaren lehen saioa, 10:30etik 12:30era. Jarduera doakoa izango da eta izen-emateak udalaren webgunean egin beharko dira urriaren 10etik (ostirala) urriaren 15era (asteazkena). Plazak mugatuak dira.

Urrian, hiriko haurtxokoak barrez, orekaz, malabarez eta aireko akrobazia zirraragarriz beteko dira. Haur eta helduentzako esperientzia paregabea izango da, dibertimenduz eta ikaskuntza partekatuz betea.

Familia ta Lagun

Familia ta Lagun Irungo Udaleko Gazteriako arloak, GazteARTEan, 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzat eta haien familientzat sortutako programa bat da. Programaren helburua familiak aisialdiaz gozatzeko gune bat izatea da, sormena lantzeko jarduera atsegingarrien eta hezigarrien bitartez (ur kirolak, yoga, familychef, txangoak, etab.).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude