Lur Alai Squash klubak, Emakume eta Kirola programaren bitartez, emakumeentzako squash ikastaro berezia antolatu ditu Irunen. Ikastaroak Artaleku kiroldegian emango dira eta squasha ezagutu eta probatu nahi duten emakumeentzako izango dira. Hitzordua igandero errepikatuko da, urtea amaitu arte, goizeko 11:00etatik 12:30era. Egitasmo hau guztiz doakoa da.
Klubetik jakinarazi dutenez, ez da ikastaro jarraitu bat, beraz, egun solteetan gerturatzeko aukera dago ere. Ikastaroan izena eman nahi dutenek, 687976496 telefono zenbakia edo luralaisquash@gmail.com helbide elektroniko erabil dezakete.
Kirola baino gehiago
Lur Alai Squash klubetik azaldu dutenez, squasha gaitasun fisiko eta kognitiboak hobetzeko, beste emakumeekin batera kirola egiteko eta kirol berri bat ezagutzeko modu bikaina da.
Ordu eta erdiko saioak izango dira. Horietan parte hartzeko arropa erosoa eta kirolerako oinetakoak eramatea izango da baldintza bakarra, eskolak doakoak baitira. Palak eta pilotak berriz, klubak utziko ditu.



