Martxoaren 21ean Irunen ospatuko den Korrika Eguna antolatzeko deialdia luzatu du Bidasoko AEKk

Irun korrikaz janzten hasi da eta prestaketak arintzeko batzorderako deialdia luzatu dute. Horretarako, otsailaren 6an, datorren ostiralean, Irungo Korrika Batzordearen bilera egingo da Bidasoko AEKn, arratsaldeko 18:30ean. Batzordean bi egitasmoa antolatu

Korrikaren oihartzuna gero eta gertuago entzuten da Bidasoaldean. Irungo Korrika Batzordeak lanean hasteko deia egin die herritarrei, “guztion artean bidea urratzen” hasteko asmoz. Izan ere, 49 eguneko atzerako kontaketa martxan dago, eta Irunen ere badira markatuta fitxatu beharreko datak.

Antolakuntzak 24. Korrikarekin loturiko bi hitzordu nagusi aurreratu ditu irundarrentzat. Batetik, martxoaren 21ean Korrika Eguna ospatuko da, giroa berotzeko jaialdi eta ekimenekin. Bestetik, martxoaren 24an eta 25ean Korrika Irungo kaleetatik igaroko da, herritarren babesa eta euskararen aldeko indarra erakutsiz.

Laguntzeko aukera

Xehetasunak ezagutu nahi dituztenentzat edo antolakuntzan lagundu nahi dutenentzat, bilera irekia antolatu dute datorren asterako, otsailaren 6rako. Antolatzaileek herritar orori luzatu diote gonbidapena, parte-hartzea funtsezkoa baita horrelako ekimen erraldoi bat aurrera ateratzeko. Bilera arratsaldeko 18:30ean izango da Bidasoko AEKn, Legia kaleko 6. zenbakian.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude