Sanmartzialetako lehen asteburuko egitarauak musika, ohitura eta kirola eramango ditu kaleetara

San Pedro eta San Martzial jaien motorrak berotzen hasteko unea iritsi da Irunera. Gaur, ekainak 5, ostirala, abiatuko dira lehen asteburuko ekitaldi ofizialak herritarrak jai-giroan murgiltzeko. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da festa Zabaltza Plazan, Orkestra Tsunamirekin egingo den dantzaldiarekin. Ondoren, 19:30ean, Txarangora txaranga poteo feminista ibiliko da San Juan Harri plaza inguruan kaleak musika eta aldarrikapenez betetzen. Eguna borobiltzeko, 20:30ean, Bingo Musikala antolatu da Zabaltza Plazan, A&B Shows-en eskutik.

Larunbatean, ekainak 6, kulturak eta kirolak indarrak batuko dituzte. Goizeko 11:30ean, Erraldoi Topaketa handia hasiko da Erromes plazatik, Ondare Kultur Elkartearen 15. urtemuga ospatzeko, eta erdialdeko kaleak zeharkatuko ditu. Kirolzaleek ere bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte: 13:30ean, Transpyr Coast to Coast probaren iritsiera ikusgai izango da Santiagotarrak-en pabilioian, eta 15:30ean, San Pedro eta San Martzialetako Mahai Tenis Torneoa jokatuko da Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan, Leka Enea klubaren eskutik. Gauari amaiera bikaina emateko, Puro Relajo taldeak kontzertua eskainiko du 22:30ean San Juan Harri plazan.

Igandea, ekainak 7, kirol eta jolas proposamenez gainezka etorriko da goiz-goizetik. Goizeko 09:30ean, txirrindularitzaren txanda izango da San Pedro Sari Nagusiarekin, Urdanibia plazatik San Juan Harria plazara egingo den ibilbidearekin. Ordu berean abiatuko da Irungo Miliak 5K lasterketa Colón ibilbidean barrena, BAT taldeak antolatuta. Jarraian, 11:00etan, Ayamendi klubak Gimnastika Erritmiko Jaialdia eskainiko du Artaleku kiroldegian. Egun berean, Santiagoko Deabruak taldeak Binakako Puzzle Txapelketa klasikoa antolatu du Uranzu frontoi txikian: goizeko 11:00etan 8 eta 16 urte arteko gazteentzat, eta arratsaldeko 16:30ean 17 urtetik gorakoentzat.

Asteburuko bultzada luzatzeko, astelehenean, ekainak 8, kirol eskaintzak jarraipena izango du arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Padel Indoor Bidasoaren instalazioetan, Bidaurre-Ureder industrialdean, jokalari federatuentzako Irun Hiria Padel Torneoa (NT2 Talleres Txepetxa Trofeoa) abiaraziko da. Txapelketa honek ekainaren 12ra arte (22:00ak arte) eta ekainaren 13 zein 14ko asteburuan (09:00etatik 20:00etara) iraungo du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude