«Bide guztiak Erromara doaz eta guztiak Cuzcotik ateratzen dira» erakusketa ikusgai dago Oiasso Museoan

«Bide guztiak Erromara doaz eta guztiak Cuzcotik ateratzen dira» erakusketak ikusgai jarriatzen du Oiasso Museoan. Erakusketa hau uztailaren 9an hasi zen  eta 2027ko urtarrilaren 10era arte bisitatu ahal izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatutako “Gipuzkoa Coopera” programaren barruan kokatzen da ekimen hau. Publiko guztientzat egokia den erakusketa honek doako sarrera du.

Erakusketak Gipuzkoako erreferentziazko erakundeen (Arkeolan eta Oiasso Museoa) eta Txileko Andeetako Museo Arkeologikoaren arteko lankidetza-proiektua du oinarri. Lankidetza honen bidez, inken irakurketa txertatzen zaio Erromako boterearen ikuspegi tradizionalari, ezagutzaren garapena, kulturarteko trukea zein berdintasunezko begirada aniztasuna bultzatuz. Horrez gain, egitasmoaren helburu nagusietako bat historiografiak sarritan ezkutatu edo ahaztu duen emakumeen papera nabarmentzea eta balioan jartzea da, estereotipoei nahiz gezurrezko kontakizunei aurre eginez.

Bisitarako ordutegiak

Ordutegiari dagokionez, uztailetik irailera bitartean asteartetik larunbatera 10:00etatik 20:00etara eta igandetan 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Urritik urtarrilera, berriz, asteartetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara eta ostiral nahiz larunbatetan 10:00etatik 14:00etara zein 16:00etatik 19:00etara irekiko da. Astelehenetan museoa itxita egongo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude