“5 litro” erakusketa Oiasso Museoan bisitatu ahalko da urtarrilaren 18ra arte

Oiasso Museoak “5 litro” erakusketa hartuko du urtarrilaren 18ra arte. Erakusketa ibiltari hori 2025eko urriaren 24an iritsi zen Irunera, ura kudeatzeko moduaren inguruko hausnarketa bultzatzeko.

Proiektu honek uraren erabileraren inguruko kontzientzia piztea du helburu, eguneroko keinurik soilenak —iturria irekitzea— eskubide unibertsala dela gogoraraziz, baina baita gure planetan muga zehatzak dituen baliabidea dela ere. Proiektuak errealitate areagotua erabiltzen du hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko, eta, horrez gain, hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak eragindakoa.

Bisita ordutegia

Oiasso Museoko erakusketa asteartetik larunbatera bisitatu ahalko da 10:00etatik 20:00etara. Igandeetan eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita egongo da.

Erakusketa 2025eko urriaren 24an inauguratu zen eta bertan parte hartu zuten erakusketaren inaugurazioa, Ainhoa Bereziartua (Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea) eta Maddi Astigarraga (zientzia-ilustratzailea) garatzen ari diren ‘One Health’ri buruzko pilotu bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude