Rockalean taldeak giroa alaituko du igandean Alde Zaharrean eta San Juanen poteo musikatuarekin

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak poteo musikatua antolatu du datorren iganderako, abuztuak 30, Rockalean taldearen eskutik. Emanaldia eguerdiko 12:30etik 14:30era bitartean egingo da auzoko kaleetan barrena, eta San Ramon festen atarian kaleak alaitzea izango du helburu nagusi.

Ekimen hau hiriko Auzoetako Kultur Agendaren lan-ildoaren barruan kokatzen da. Egitasmo hau Irungo Udalaren eta hiriko auzo elkarteen arteko lankidetzari esker sortu da, 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesuko proiektu finalistetako bat izanik, hiriko auzo guztietara kultur eskaintza gerturatzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude