Txingudiko Zerbitzuek hiri-hondakinak biltzeko kamioi berriak erosteko lizitazio-prozesua abiatu dute. Tramitazio horren barruan, lehiaketan parte hartzen ari diren enpresek hainbat ibilgailu jarri dituzte erakundearen esku, horien funtzionamendua eta ezaugarri teknikoak kalean bertan probatu ahal izateko.
Ibilgailu horiekin egingo diren azterketen helburu nagusia da modelo bakoitzak eguneroko zerbitzuaren benetako baldintzetan nola erantzuten duen egiaztatzea. Hori dela eta, datozen asteetan Irungo eta Hondarribiko herritarrek Txingudiko Zerbitzuen ohiko irudi korporatiborik ez duten hondakin-bilketako kamioiak ikusi ahal izango dituzte bi udalerrietako bide publikoetan lanean.
Txingudiko Zerbitzuek aldez aurretik eman nahi izan dute proba hauen berri, herritarren artean ohikoak ez diren ibilgailuak ikusteak inolako nahasmendurik edo zalantzarik sor ez dezan.



