Irungo Udaleko Obretako, Mantentze-lanetako eta Azpiegituretako arloak jakinarazi du atzo, azaroaren 3an, hasi zirela Sargiako parkeko beheko aldeko haur-parkea berritzeko lanak. Jarduketa hau udalerriko haurren parkeetako segurtasun-zoruak berritzeko udal-kontratu orokorraren esparruan kokatzen da, aisialdi-eremu horien irisgarritasuna, erosotasuna eta babesa hobetzeko helburuarekin.
Esku-hartzearen ardatz nagusia plataformako segurtasun-zorua guztiz aldatzea eta gunea berritzea izango da. Aurreikuspenen arabera, lanek astebete inguru iraungo dute, eta epe horretan parkea ezingo da erabili, segurtasun-arrazoiak direla-eta itxita egongo baita.
Obren ardura Montajes Garra SL enpresak hartu du bere gain, eta lanen garapena eta erritmoa eguraldiaren araberakoak izango dira, baldintza meteorologikoek ahalbidetu ahala aurrera egingo baitute.



