Abian da 2025eko San Pedro eta San Martzial jaietako kartela aukeratzeko bozketa

2025eko San Pedro eta San Martzial jaietako kartela aukeratzeko bozketa hasi da. Gaurtik hasita, maiatzaren 15era arte eman ahalko da botoa. Lehiaketan botoa emateko aukera izango dute 16 urtetik gorako irundarrek, Irun Txartela erabiliz. Dagoeneko 69 pertsonek eman dute beren botoa.

Bost kartel finalistak Irungo Udal webgunean kontsultatu daitezke eta arte, komunikazio, diseinu eta argazkilaritzaren munduko pertsonek eratutako Arte Batzorde batek aukeratuak izan dira. Webgunearen bidez eman daiteke botoa, Irun Txartela erabiliz identifikatuz.

Hauek dira aukeratutako 5 kartelak: “Alarde, música, color y gente”, “disfrutatzen”, “zain”, “tradición minimalista” eta “txapelak”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude