Irungo Udaleko Kultura arloak Rotary klubaren eskutik Ametsa Abesbatza Kultur Elkartearekin Gabonetako ongintza kontzertua antolatzen du urtero. Aurten kontzertua igande honetan, abenduaren 17an, egingo da Amaia Kultur Zentroan. Kontzerturako sarrerekin bildutako dirua Mi Dulce Guerrero elkartearentzat izango da, 1. motako diabetesa izatetik eratorritako arazoak dituzten pertsonen zailtasunak ikusaraztea helburu duena.
Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak ohiko lekuetan eskuratu ahalko dira, 15 euroan: turismo bulegoan; Interneten, ; eta, sarrerarik geratzen bada betiere, kontzertuaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, auditoriumeko leihatilan.
Kontzertuak Carmina Burana obra taularatuko du, Sociedad Cultural Coro Ametsak eta Ametsa Txiki Abesbatzak eskutik, Percusión Plus Taldearekin batera, Fernando Etxepare Gómezen zuzendaritzapean. XII. eta XIII. mendeetako kantuen bilduma da, XIX. mendean aurkitutako eskuizkribu batean bilduak.
Kontzertuan parte hartuko dute Maria Martin sopranoak,Juan Laboreria barítonoak, Mikel Uskola kontratenorea eta Javier Perez de Azpeitia eta Borja Rubio pianoan.