Igande honetan Osasuna Promesasen aurka jokatutako partida Real Uniónek Stadium Galen jokatu duen urteko azkenekoa izan da. 2023an, Irungo taldeak balantzea oso positiboa izan du etxean ligan: 10 garaipen, 4 berdinketa eta 6 porrot lortu ditu. Guztira 34 puntu lortu ditu, 29 gol alde eta 21 kontra.
Stadium Galen jokatuko den hurrengo partida, 2024an, Sestao Riverren aurkako 18. jardunaldiari dagokiona izango da. Partida hori urtarrilaren 3an jokatuko da, 19:00etatik aurrera.
Urtea berdinketa batekin hasi zen CD Castellónen aurka iragan denboraldiko 18. jardunaldiko partidan. Urtean zehar 11 partida jokatu dira Stadium Galen, 2022/23 denboraldiari dagozkionak, 5 garaipen, 2 berdinketa eta 4 porrotekin, guztira 17 puntu gehituta. 2023/24 denboraldian, berriz, 9 partida jokatu dira, 5 garaipen, 2 berdinketa eta 2 porroteko balantzearekin eta 17 puntu gehituta.Gogoratu behar da, halaber, irailean jokatu zela Stadium Galen RFEF Kopako Fase Autonomikoaren finala , Real Uniónek 1-0 CD Deriori irabaziz.
Zubietara bidaia
Era berean, klubak Zubietara joateko bidaian antolatu du Autocares Unitravelen laguntzarekin. Lehen taldeak Real Sociedad B taldearen aurka 12:00etatik aurrera jokatuko duen partida ikusteko autobusa izango da. Autobusa igandean Stadium Galetik bertatik irtengo da 11:00tan.
Bidaiaren prezioa 7 eurokoa izango da (sarrera kanpo). Izena emateko Córner Txuribeltz tabernatik pasa beharko da. Izena emateko epea ostiraleko 12:00ak arte egongo da zabalik.