Bidasoak XXIek aurten ere Euskal Herriko Junior eta Absolutuko Txapelketa menderatu du

Bidasoa XXI nagusi izan zen beste urte batez Euskal Herriko Junior Mailako Txapelketan eta Neguko Absolutuan bi kategorietan klub nabarmenena izan zelarik, beste bi taldeekiko tarte handiarekin gainera. Izan ere, taldekako 6 sailkapenetatik, bidasotarrak izan ziren onenak 5etan.

Dominen konputuan, bi kategorien artean lortutako 52 dominak nabarmendu behar dira, 24 titulu nabarmenduz. Euskal Herriko txapeldun berriak Amaia Cendoya (50M eta 100L), Ion Mugika (50E eta 100E), Jon Goñez (200B eta 200X) eta Juncal Cuñado (800L) dira. Junior mailan Asier Iguiñizek (50M, 400X eta 100B), Jon Goñezek (200B, 200X eta 200L), Juncal Cuñadok (200L eta 800L), Aner Etxanizek (200E) eta Lide Larreak (50B) lortu zituzten tituluak. Aipatzekoa da, halaber, neskek 5 erreleboak irabazi zituzten, eta mutilek irabazi egin zutela estilo erreleboetan.

Markei dagokienez, aipatu behar da mutil juniorrek 4x100L-ko minimoa lortu zutela, Iñigo Gilek 100 L-ko minimoa eta Ion Mugikak 100 L-ko minimoa, marka pertsonala berdinduz, eta Jon Goñezek 200b-ko minimoa, Euskadi absolutuaren errekorretik gertu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude