Ostiralean “Esnatu naiz” kabareta Oiasso museora iritsiko da

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Besteak beste, ikuskizunak gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da Oiasso Museoan, sarrera doakoak izango da eta ez da gonbidapenik beharko.

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?

Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? Beste modu batean galdetuta: gure nahiek, beharrek eta ametsek zer leku dute gure egunerokoan?

Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sormena, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egiten du kabaretak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude