Maiatzaren 10ean, larunbatean, Ametsa Abesbatza mistoak kontzertua eskainiko du Lizarrako San Juan Bautista elizan. Kontzertua arratsaldeko 20:45ean hasiko da. Fernando Echepare Gómezen zuzendaritzapean, Irungo abesbatzak XVI., XV eta XVI. mendeetako obrak eskainiko ditu, baita hainbat egileren musika sakratua.
Emanaldi honek musika hitzorduz beteta izango den ekainaren aurkezlea izango da. Izan ere, ekainaren 7an, Ametsa Nafarroara itzuliko da, oraingoan Zizur Txikira, eta 22an Ahetzera (Baionatik gertu) hurbilduko da.
XVI. mendeko eskainiko ditu, hala nola Errege Katolikoen erregealdian entzun ahal izan zen abesti polifonikoaren antologia den Cancionero de Palacio-ko bi piezak. Horiekin batera, XV eta XVI. mendeko beste bost pieza entzun ahal izango dira. Ondoren, hainbat egileren musika sakratua abestuko ditu, Javier Busto, Aita Donostia edo Mocoroa bezalako egile ezagunen euskal flokloreko lanekin amaitzeko.
Egitaraua
1.- Dindirindin Cancionero de Palacio Anónimo XVI
2.- Pase el agoa Cancionero de Palacio Anónimo XVI
3.- Ay Linda amiga Anónimo XVI
4.- Morenica dame un beso Juan Vazques (1500-1550)
5.- Matona mia cara O. di Lasso (1532-1594 )
6.- Il est bel et bon P. Passereau (1490-1547)
7.- Tourdion Anónimo P. Attaignant (1494)
8.- Agur María J. Uruñuela
9.- Ogi zerukoa Les Bordes
10.- Locus iste A. Bruckner
11.- Aita gurea A. Madina
12.- Lux aeterna E. Elgar
13.- Ametsetan J. Busto
14.- Ama begira zazu V. Zubizarreta
15.- Errotazaia I. Mocoroa
16.- Sorgindantza E. Mocoroa
17.- Iru txito A. Donostia
18.- Nere maite Lizarra H. Nuin