Ametsa Kultur Elkarteak Ametsaren Eguna ospatuko du azaroaren 17an, Santa Zezilia musikaren patroiaren eguna dela eta. Junkal parrokian, 12:30eko mezan parte hartu ostean, Ametsa abesbatzak, Ametsa Txikik eta Betiko abesbatzak kontzertu bat eskainiko dute leku berean, eta sarrera librea izango da.
Fernando Echepare Gómezen zuzendaritzapean, elkarteko ahotsek abestuko dute: “Goizian argi astian”, “Kantuz”, Fauréren “Sanctus” eta “In paradisum” (hauek Ametsa Txikiarekin batera), “Aitak et´amak” eta “Izar ederra”.
Abesbatzara batzeko gonbidapena
Une egokia izango da bazkideek 60 urte baino gehiago duen elkarteak egiten jarraitzen duen jarduera erakusteko eta koroetan sartzeko gonbidapena luzatzeko. Juantxo Atxukarro presidentearen esanetan, “bai, abesbatzara jende berria sartzea gustatuko litzaiguke. Adin guztientzako taldeak ditugu, eta, beraz, koru musika eta kantua maite duen edonork izango luke lekua elkartean, 0 urteko txikienetatik 99 urteko gazteenetara”.
“Mementu polita da gurekin bat egiteko. Etorri berriak gara Italiatik, abendurako Fauréren Requiema prestatzen ari gara… Ikusten denez, emanaldi asko ditugu aurreikusita, eta haiekin pila bat goza daiteke. Beraz, hemendik, gurekin abentura musikal hau bizitzera gonbidatzen dugu nahi duena”, bukatzen du Atxukarrok.
Horretarako, interesdunak korreo elektroniko bat idatzi beharko du coroametsa@coroametsa.org helbidera. Edo, besterik gabe, azaroaren 17an, 12: 30etan, Junkaleko Parrokian elkartuko den taldera hurbildu.