Espainiako Kros Txapelketan Euskadiko selekzioarekin lehiatuko dira BAT-eko kirolari ugari

Asteburu honetan jokatuko da Federazio Autonomikoen Espainiako Kros Txapelketa Getafen. Bidasoa Atletiko Taldeko atletek Euskadiko selekzioa ordezkatuko dute txapelketan. Lehiaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da Altetismoko Espainiako Errege Federazioaren  webgunean.

Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariek ordezkaritza aipagarria izango dute Euskadiko selekzioaren barruan asteburu honetako Espainiako txapelketan. Izan ere, eskualdeko atleta batzuk Getafen Euskal Herria ordezkatuko duten kategoriakako taldeetan sartu dira.

Talde gazteenarekin hasita, 16 urtez azpikoa, Urko Ibarguen eta Unai Gonzalez izango dira txapelketako ordezkari gazteenak. Gizonezkoen ordezkaritza duen hurrengo kategoria 20 azpikoa da. Kasu honetan Iker Ibarguen, Mikel Aramendi eta Ander Aramendi ere Euskadiko selekzioarekin lehiatuko dira 20 urtez azpiko taldearekin.

Nesketan, Lorea Cabezón, Elena Martin eta Sara Mancisidorrekin batera, klubeko emakumezko ordezkariak izango dira. Lorea Cabezón 20 urtez azpiko Euskadiko talderako hautatu dute eta Sara Mancisidor 23 urtez azpikorako. Elena Martinek, aldiz, Aragoiko taldearekin bidaiatuko du, haiek ordezkatzeko deitu baitute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude