Bigarren eskuko objektuen azoka hilero egingo da Anaka-Puianan

Azkenik data finko bat bilatu dute hilero Anaka-Piuanan bigarren eskuko objektuen azoka egiteko. Hemendik aurrera, azoka hilero egingo da, hilabete bakoitzeko laugarren igande guztietan. Beraz, igande honetan, urtarrilaren 28an, azoka eguna izango dute auzoan. Azoka Pedro Manuel de Aristegui y Petit enbaxadorea plazan egingo da.

Azokan parte hartu edo informazio gehiago nahi dutenak 635 701 930 telefono zenbakira WhatsApp bidez idatzi edo anakapuiana@gmail.com helbidera idazteko aukera dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude