Ametsa Kultur Elkarteak Herri Kanta ekimena antolatu du musika eta kantua maite dutenei. Hilaren 21ean, igandean, 12:00etan, Irungo San Juan plazan abestu nahi duten haur eta heldu guztiak gonbidaturik daude. Ekintzaren helburua abesti herrikoiak guztiok batera abestea eta tarte atsegin bat pasatzea da.
San Juan plazatik Zabaltza plazara eta Pio XII plazara joango da taldea, eta 13:30ean amaitutzat emango da jarduera. Kokapen bakoitzean “Maritxu nora zoaz”, “Txoría txori”, “Xalbadorren heriotzan”, “Aire tun txikitun”, “Cielito lindo” eta “Himno del Real Unión” bezalako izenburuak biltzen dituen errepertorioko bi abesti abestuko dira. Kantariek Oliver del Val soinujolea izango dute lagun.



