Arasoko ur-biltegian izandako gorabeherek ur-hornidura arazoak eragin dituzte

Txingudiko Zerbitzuak jakinarazi duenez, Arasoko ur-biltegian gora beherak izan dira urriaren 22ko arratsaldeaz geroztik eta urriaren 23ko goizaldean zehar. Ondorioz, ura zikin ateratzen da. Gora beherek eragin handiena izan duen eremua Arasoko industrialdea izan da.

Lehen unetik bertatik, Uraren Osasun Planean ezarritako protokoloa aktibatu da, hornidura ahalik eta azkarren berrezarri eta uraren kalitatea bermatzeko helburuarekin. Ondorioz, litekeena da uretan turbidezia edo aire-burbuilak agertzea, ohikoak direnak hornidura etenaldi laburren ondorioz.

Prebentzio neurriak

Egoera egonkortuta dago, baina prebentzio- eta aldi baterako neurri gisa, gomendatzen da iturriko ura zuzenean ez edatea. Azpimarratu nahi da gomendio hau hartu diren laginen emaitzak izan arte egin dela izan ere, ezin baita ziurtatu uraren kalitateak ohiko bikaintasun-mailak betetzen dituenik, protokolo sanitarioak ezartzen duen bezala.

Txingudiko Zerbitzuak-ek barkamena eskatzen dute sortutako eragozpenengatik eta eskertzen dute herritarren ulermena. Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, herritarren arretarako doako telefonoaren bidez jar daitezke harremanetan: 900 119 384.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude