Martxan dago Zabaltza plazako komun publiko berria

Dagoeneko martxan dago Zabaltza plazan jarritako komun publikoaren kabina berria. Kabina berri hau eta San Juan plazakoa jartzeko arrazoia izan da lehen zeudenak egoera txarrean eta hondatu samar zeudela eta ordeztu beharra zegoela.

Kabina berri horiek handiagoak dira, eta prestazio hobeak dituzte. Palmera Monteron eta Belaskoeneko San Antonio de Padua parkean jarri ziren bezalakoak dira.

Kendutako bi kabinak udalarenak dira, eta haietako bat, San Juanen kendu zena, Santiagon jarri da, bidegorriaren inguruan, eta Zabaltza plazatik kendutako bigarren kabina hori beste leku batean jarriko da, eta horrela komun publiko gehiago izango ditugu hirian.

Azkenean 17 kabina izango dira jarritakoak; horietatik 4 udalarenak dira, eta gainerakoak, alokatuak, eta honako leku  hauetan daude:

1.-Zabaltza plazan.

2.-Urdanibia plazan, Sarjia parkearen barruan.

3.-Antzaran plazan.

4.-Santiagon. Skate Park-aren inguruan.

5.-Santiagon, bidegorri aldean.

6.- Jenaro Etxeandia plazan.

7.-Sorozarreta parkean. Burniola eta Julian Gayarre kaleen arteko bidegurutzean, parkearen berdegunearen barruan.

8.-Ibarlan, aparkaleku publikoaren ondoan, bide-hezkuntzako pistaren ondoan.

9.-Pio XII.aren plazan.

10.- Alai-Txoko parkean, Elizatxo hiribidearen eta Deskarga kalearen arteko bidegurutzean

11.-Behobian,merkataritza-gunetik gertu, elizaren atzean

12.-Katean, kirolgunetik gertu.

13.- San Migelen. Julián Sánchez Parkean

14.-Olaketan, Gain Gainean-en

15.-Belaskoenean, San Antonio de Padua parkean.

16.-Palmera-Monteron, Nagore Laffage parkean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude