Areto futboleko Errege Koparen finala, Irunen

Kirol ekitaldi garrantzitsua biziko da Irunen maiatzaren 11n gaueko bederatzietan, Artaleku Kiroldegian: Murtziako El Pozo eta F. C. Barcelona.

Alusport taldeak buruz buru lehiatuko dira Irungo kantxan, gizonezkoen areto futboleko Errege Kopako txapelduna nor izango den argitzeko.

Hori ezagutarazi zuen pasa den apirilaren 16an Pedro Alegre Irungo Udaleko Kirol Ordezkariak,2011-02-11_FCB_ALUSPORT_-_GESTESA_GUADALAJARA_015 Gipuzkoako Futbol Federazioko hiru kideen laguntzaz. Ezbairik gabe, albiste polit eta onuragarria da eskualde osorako, eta Alegrek aitortu zuen bezala “gertakari honekin Iruni aukera paregabea irekitzen zaio kirol mailan, bai eta hiri mailan ere”.

Kirol honen Errege Kopako finala Irunen izatearen zergatia Juan Luis Larrea Gipuzkoako Futbol Federazioaren Lehendakariak eman zuen: “Aurten areto futbol federatuak 25 urte betetzen ditu gure lurraldean eta urteurren hau ospatzeko Gipuzkoara ekarri nahi genuen honen garrantzitsua den norgehiagoka hau. Esan beharra daukagu tokiagatik, hiriagatik eta instalazioengatik, Irunen aurkitu dugula tamaina honetako ekimena antolatzeko lekurik aproposena”.

DIGITAL CAMERAKirol kontuez mintzatzeko, Pablo Ibarreta federazioko Areto Futbol Batzordeko Lehendakariak hitza hartu zuen. “Eskaintzen dugun finalaren maila izugarrizkoa dela uste dugu. Hona etorriko diren taldeak gaur egun estatuan dauden bi hoberenak dira, eta Europako talderik onenetarikoen artean daudela ere ziurta dezakegu. Bartzelona faboritoa da, ligako liderra delako eta txapelketan partidu bat ere galdu ez duelako; baina El Pozo ligan bigarrena da, eta joan den urteko Kopako finalaren mendekua hartu nahi du”, azaldu zuen.

Gaineratu beharra dago Bartzelona finalera heldu dela aurreko kanporaketan Inter Movistar taldea mendean hartu zuelako; Mur-tziako El Pozo, aldiz, finalerdietan Santiago Futsali irabazi ostean izango da Irunen.

Irungo Udaleko Kirol Ordezkariak aurreratu zuenez, Internet bidez ez da izango sarreren aldez aurreko salmenta eta modu klasikoan, lehiatiletan baizik ez dira salduko. Era berean, Pedro Alegrek bi talde parte-hartzaileen zaleei sarrera sorta ederra gordeko zaiela jakinarazi zuen, gainerakoak probin-tziako eta Irungo jendearentzako utziz.

Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da Artalekun esertzeko dauden edozein lekutarako; baina eskaera handia bada, ateen atzeko aldean dauden zona altuetan zutik egoteko sarrerak ere plazaratuko dira, merkeago. Kontutan hartzekoa da Eusko Jaurlaritzak, Joko eta Ikuskizun Sailaren bitartez, Artalekuri jarri dion edukiera-muga 2.000 eserlekukoa dela, eta beste 200 ikusle zutik hartzeko gaitasuna duela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude