Teresa Errandoneak Mundialerako marka minimoa lortu du Zaragozako meeting-ean

Teresa Errandoneak Mundialerako marka minimoa lortu du Zaragozako meeting-eko finalean 8.11 segundotako denbora egin ostean.  Irundarrak aurretik parte hartutako beste txapelketetan Teresak bere kirol erredimendu altua erakutsi izan du 8.22 segundotako marka lortzera iritsi delarik.

Teresa Errandoneak hesidun 60 metrotako finalaurrekoan lehiatu zen eta 8.20 segundutako marka lortu zuen, momentura arte lortutako markarik onena eginez. Marka berri horrekin Super Amara BAT, Gipuzkoa eta Euskadiko errekor absolutua gainditzea lortu zuen. Errandonea marka berri honekin mundialean ezarritako marka minimotik 2 milesimetara gelditzen zen, baina, txapelketako finalean marka minimoa gainditzeko aukera zuen oraindik.

Teresa Errandonea txapelketaren finalean garaile izan zen 8.11 segundutako errekor berria lortuz. Horrela, Errrandoneak pista estaliko mundial absoluturako marka minimoa gainditzea lortu zuen. Caridad Jerezen neurriko atleten kontra lehiatu zen irundar gaztea txapelketaren finalean. Gainera, Espainiako historiako hesidun 60 metroetako atleta onenen ranking-eko 5. postuan kokatzea lortu du irundarrak marka berri honi esker.Azken lorpen honen ostean, honakoa da Espainiako hesidun 60 metroetak raking-a:

1) Glory Alozie (7.83 segundo)
2) Josephine Onyia (7.84 segundo)
3) Aliuska Yanira López (8.01 segundo)
4) Maria José Mardomingo (8.08 segundo)
5) Teresa Errandonea (8.11 segundo)
6) Caridad Jerez (8.11 segundo)

Nanjing-en (Txinan) egin behar zen Pista Estaliko Atletismo Mundiala atzeratua izan da coronavirusaren aurrean atleten osasuna babesteko. Mundiala datorren denboraldirako proposatu da eta Teresak orain arteko erritmoari eusten badio bertan lehiatzeko aukera izango du, datorren denboraldirako marka minimoa gordetzen diotelako.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude